XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutil ura Katalana zan, ta berak esan ziran, Buenos Aires ertzean ollategi batekin ku-ku jo zuela, ta bera diru gabe gelditu zala.

Biok lagun egin giñan, ta biok batetik bestera lan-billa aspertu giñan.

Egunak bazijoazten biotako batek ezer arkitu gabe.

Ogi, aragi, esne edo beste edozer banaketako lana nik nai nuen arkitu uri artan, baña dena alperrik.

Zortzi edo amar egun joan zitzaizkidan Pico'ko errian nebillelarik, ta mutil katalanari esan nion, ni urrengo egunean irten bear nuela andikan beste uri batera.

Aipatu detan mutilla zurgiña zan, ta alako lanak egiteko tresnak edo erremintak, nik garai batean baño geigo zeuzkan berekin.

Azkenengo egun artako gaubean, biok zinera joan giñan.

Baña bertarako sarrera, garai artan, emen etzuten dirua jasotzen.

Erri artan bi zine zeuden, ta aietako batean gau-erdiraño egin ondoren, ostaturatu giñan.

Gau artan mutil katalanak esan ziran, bere poltxikuak oso legor zeuzkala.